IKUSMEN URRITASUNA

Zoritzarrez hainbat arazo aurkitu ditzakegu gure gelan eta hauetariko bat ikusmen urritasuna da. Jatorria pertsona bakoitzean oso desberdina da eta oso garrantzitsua kontuan izatea. Ikusmen urritasunaren kausak anitzak dira inplikatutako prozesu eta lesioaren jatorriaren arabera.

Ikusmen urritasunaren barne bi talde bereizten dira: itsuak diren pertsonak eta itsutasunera iritsi gabe ikusmenren egituran eta funtzionamenduan alterazioaren bat duten pertsonak, ikusmen arrastoak dutenak.

Atal honetan esku hartzeari buruz hitz egingo dut, ikusmen urritasuna duten pertsonekin praktika onerako  aholkuak:
-       “Ikusi   duzu”,   “ikusi   nahi   duzu”...
bezalako espresioak erabiltzeko beldurra kendu.

-   Ikusmen urritasuna duen pertsona batekin gaudenean eta bakarrik utzi behar dugunean abisatu egin behar zaio, ez baita da oso atsegina bakarrik hitz egiten geratzea.

-  Ez zaie asmakizunetara jolastea gustatzen. Pertsona itsu bat edo Ikusmen urritasuna duena dagoen lekuren batera iristean ez erabili “badakizu nor naizen” bezala espresiorik. Agurtu egin behar da eta nor zaren esan.

-   Ez da suposatu behar Ikusmen urritasuna duen pertsona batek beti laguntza behar duenik gauzak egiteko orduan. Beraz, lagundu aurretik galdetu egin beharko diogu laguntzarik behar duen ala ez.

-    Ikusmen urritasuna duen pertsona batek ondo entzuten eta hitz egiten du, beraz ez da beharrezkoa garrasi egitea eta bere ordez erantzutea.

-     Ikusmen  urritasuna  duen  pertsona  bati
aurkeztean edo eta hirugarren pertsona bat aurkeztean, aurkezpen hori nola gauzatuko den esan behar da, eskua emanaz, etc.

-         Ordena beharrezkoa da Ikusmen urritasuna duen pertsona batentzat. Ez dira objektuak lekuz aldatu behar aurretik esan gabe.

-   Ikusmen urritasuna duen pertsona batekin zoazenean, utz iezaiozu berari heltzen zure besotik (ukalondotik), informazio gehiago jasoko du bideak izan ditzakeen oztopoei buruz.

-          Objektuen     kolokazioa     zein     den
adierazteko ez duzu “hemen”, “han”, bezalako espresioak erabili behar, “zure aurrean”, Zure ondoan, eskumara”... bezalakoak baizik.

-     Ikusmen urritasuna duen pertsona bat arrisku batetara gerturatzen ari dela ikustean ez iezaiozu urrutitik garrasirik egin, hobe da gerturatzea, berehalako arriskua ez den bitartean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario