lunes, 6 de enero de 2014

MUGIMENDU URRITASUNA

Mugimendu urritasuna aurkitu ditzakegun beste arazo bat da. Argi dago pertsona  bakoitza desberdina garela horregaitik arazo hau desberdina izango da ume bakoitzean. Beti argi izan behar dugun aspektu bat da.

Mugimen-urritasuna duen ikaslea, sistemaren batean (osteoartikularra, muskularra edo nerbiosoa) funtzionamendu-anomalia baten ondorioz, modu iraunkorrean edo aldi batez mugimenaparatuaren alterazio bat jasaten duena da; eta honek bere adineko ikasleek egin dezaketen ihardueraren bat mugatu egiten dio maila desberdinetan. Kaltetutako sistemaren arabera, mugimen-urritasunak ezaugarri jakin batzuk izango ditu. Eskolan
gehien agertzen direnei buruz hitz egingo dugu, anomalia horiek jasaten dituzten ikasleen ezaugarri orokorrak zehaztuz.

Irakasleak izango garelakoan hezkuntzaren erantzuna oso argi izan behar dugu. Hona hemen azaltzen da:

Lehentasuna duten aspektuak:

 Ingurune fisiko eta sozialarekiko elkarreragina ahalbidetzeko, arreta handia jarri beharko da bere aurpegiko espresioetan, begien mugimenduetan, soinuetan, ahoskatzeetan, eta borondatezko edonolako keinutan, horiei esanahia ematen ikasteko: berekin elkarreragina duen pertsonaren arreta lortu eta mantendu, gurariak, beharrak, arbuioa, esker ona, etab. adierazi... Beraz, haiekin ditugun elkarreraginetan arreta jarri behar dugu beren begiradetan, beren poztasun edo tristura-espresioetan, etab., ia nabari ezinak eta mugatuak izan arren, edukin bat ematen saiatuz.

Edukin honek arian-arian besteek ezagutzen duten benetako esanahi funtzionala izango du, eta baliagarria izango da eskurapen berrietarako oinarri gisa. Ikasle bakoitzaren eskueran jarriko dira jolasen edukinak, objektuak, eta argazkiak edo irudiak, komunikazioaren edukina adierazteko, manipulatu, mugitu, ezagutu, izendatu edo, halakorik ezin badute, seinalatu ahal izan ditzaten. Elkarbanatutako testuingurua beharrezkoa da komunikazioaren garapenaren hasieran. Objektuekiko elkarreragin hau errazteko beharrezkoak diren egokitzapenak egin beharko dira laguntza tekniko jakin batzuk erabiliz. Adibidez, gure ikasleak objektuak izendatu ezin baditu, eta eskuz seinalatu ezin baditu, objektuak panel batean jarri.


HPBak dituzten ikasleak Lehen-mailako Hezkuntzan ditzakegu buru likornioarekin (kopetatik edo kokotsetik irteten den eta buruan lotzen den ziria) seinala dezan.

Htzezko edo hitzik gabeko komunikazio sistema bat eskuratzea

Erritmoan, ahotsean edo artikulazioan zailtasunak izan arren, gutxi gorabehera ulergarriak diren hitzak esaten dituzten ikasleen ahozko potentziala aprobetxatu behar da.

Logopeda irakasle tutorearekin lankidetzan arituko da ahozko hizkuntza funtzionalaren garapena lortzen saiatzeko. Horretarako, ikasleak saio indibidualizatuetan ikasi duena
orokortzen saiatuko dira. Ikasleen motrizitateak kalte larriak jasan dituenean, hitz artikulatua ez den beste komunikazio-teknikaren bat irakatsiko zaie, “keinuak” edo “sinbolo grafikoak” erabiliz. Mugimena kalteturik duten ikasleek gehienbat sistema grafikoak erabiltzen dituzte, esku-keinuak egiteko zailtasunak dituztelako. Hauen bereizgarria da erabiltzen dituzten sinboloen abstrakzio-maila handiagoa edo txikiagoa eta, honek, pertsonaren ezagutzagarapenaren mailari egokitzea ahalbidetzen du.

Ahozko eta idatzizko hizkuntzaren garapena

Hitzezkotzat hartutako ikasleen potentziala aprobetxatu beharko da, Hikuntzaren arloko edukin desberdinen ikaskuntza errazteko, artikulazioan, erritmoan edo ahotsean akatsak badituzte ere. Ikasleak zailtasun handiak baditu, logopedaren laguntza beharrezkoa izango da. Mugimen-ezintasun handia duten ikasle jakin batzuek irakurtzea lor dezaten, laguntza zehatz batzuk erabili beharko dira (atrilak,orrialdeak pasatzeko eskuko, ahoko edo buruko tresnak, informazioa orrialde batetik ordenadorera pasatzeko scannerra...). Esku-manipulazioa duten ikasleek idaztea lor dezaten, arkatzari eusteko egokitzapen jakin batzuk bakarrik beharko dira.

Zuzenean idaztea ezinezkoa denean, beste laguntza-mota batzuetara jo beharko da (idazmakina normalak edo elektronikoak eta ordenadorea eta bere periferikoak, xagu egokituak...). Teklatua eta ordenadorea maneiatzeko egokitzapen batzuk egin beharko dira ikaslearengan edo teklatuan bertan.

IKUSMEN URRITASUNA


Zoritzarrez hainbat arazo aurkitu ditzakegu gure gelan eta hauetariko bat ikusmen urritasuna da. Jatorria pertsona bakoitzean oso desberdina da eta oso garrantzitsua kontuan izatea. Ikusmen urritasunaren kausak anitzak dira inplikatutako prozesu eta lesioaren jatorriaren arabera.

Ikusmen urritasunaren barne bi talde bereizten dira: itsuak diren pertsonak eta itsutasunera iritsi gabe ikusmenren egituran eta funtzionamenduan alterazioaren bat duten pertsonak, ikusmen arrastoak dutenak.

Atal honetan esku hartzeari buruz hitz egingo dut, ikusmen urritasuna duten pertsonekin praktika onerako  aholkuak:
-       “Ikusi   duzu”,   “ikusi   nahi   duzu”...
bezalako espresioak erabiltzeko beldurra kendu.

-   Ikusmen urritasuna duen pertsona batekin gaudenean eta bakarrik utzi behar dugunean abisatu egin behar zaio, ez baita da oso atsegina bakarrik hitz egiten geratzea.

 Ez zaie asmakizunetara jolastea gustatzen. Pertsona itsu bat edo Ikusmen urritasuna duena dagoen lekuren batera iristean ez erabili “badakizu nor naizen” bezala espresiorik. Agurtu egin behar da eta nor zaren esan.

-   Ez da suposatu behar Ikusmen urritasuna duen pertsona batek beti laguntza behar duenik gauzak egiteko orduan. Beraz, lagundu aurretik galdetu egin beharko diogu laguntzarik behar duen ala ez.

-    Ikusmen urritasuna duen pertsona batek ondo entzuten eta hitz egiten du, beraz ez da beharrezkoa garrasi egitea eta bere ordez erantzutea.

-     Ikusmen  urritasuna  duen  pertsona  bati
aurkeztean edo eta hirugarren pertsona bat aurkeztean, aurkezpen hori nola gauzatuko den esan behar da, eskua emanaz, etc.

-         Ordena beharrezkoa da Ikusmen urritasuna duen pertsona batentzat. Ez dira objektuak lekuz aldatu behar aurretik esan gabe.

-   Ikusmen urritasuna duen pertsona batekin zoazenean, utz iezaiozu berari heltzen zure besotik (ukalondotik), informazio gehiago jasoko du bideak izan ditzakeen oztopoei buruz.

-          Objektuen     kolokazioa     zein     den
adierazteko ez duzu “hemen”, “han”, bezalako espresioak erabili behar, “zure aurrean”, Zure ondoan, eskumara”... bezalakoak baizik.

-     Ikusmen urritasuna duen pertsona bat arrisku batetara gerturatzen ari dela ikustean ez iezaiozu urrutitik garrasirik egin, hobe da gerturatzea, berehalako arriskua ez den bitartean.


HAURRAREN GARAPENERARI BURUZKO ARTIKULUA

Haurraren garapenean dauden arazoez gain artikulu hau aurkitu dut.  Goiena.net orrialdetik hartuta dago eta oso interesgarria iruditzen zait eta gainera kontuan izan beharreko zenbait aspektu agertzen dira. Zuretzako baliagarria izatea espero dut!

Ainara Larrañaga: "Haurren egunerokoan ahalik eta errendimendu onena lortzea ahalbideratzen dugu"

Ainara Larrañaga aretxabaletarrak haurren garapenean lan egiten duen Garatu zentroa ireki berri du Eibarren, beste bi lagunekin batera. Terapeuta okupazionala da Larrañaga. Terapiak haurren garapenean duen eragina azaldu digu.

Terapia okupazionala ikasi, eta ordutik hona lanean zabiltza.
2005ean amaitu nuen karrera. Ondoren, neuro-errehabilitazioan hasi nintzen. Urte pare bat egin nituen arlo horretan lanean eta ondoren pediatrian hasi nintzen. Hainbat lekutan egin dut lan. Azkeneko lau urteak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamenturako lanean ibili naiz, Berritzegunean. Horiek dira heziketa laguntza zentroak. Profesional ezberdinak elkartzen gara eta ni hezkuntza premia bereziko arloan nengoen, beharra duten haurrei laguntzen.
Zer da terapia okupazionala?
Diziplina soziosanitarioa da, eta, batez ere, ezgaitasunak dituzten pertsonei zuzendua. Pediatrian bereziki lantzen dira haurraren okupazioa deitzen direnak. Haurren okupazioa ulertzen da eguneroko jarduera moduan, eurek etxean egiten dituztenak: jan, jantzi, eskolako ariketak eta jolasak. Horiek dira haurraren okupazioak. Okupazio horiek betetzeko behar dituen gaitasunak lantzen dira, autonomia eta haurraren parte-hartzea bermatzeko. Laguntza produktua orientatuz, ingurunea egokituz edo ekintza bere haurrari egokituz egokituz ere haurraren parte-hartzea bideratzen dugu. Hortaz, bi area lantzen ditugu: batetik, gaitasunak lantzen ditugu; eta bestetik, konpentsatu egiten dugu. Haur bat bere gaitasun kognitiboan eta sentsorialean mugara iritsi bada, egiten duguna da konpentsatu. 
Zuen zentroa haurrei zuzendutakoa da?
Bai, garapen arazoak dituzten haurrei zuzendutakoa da. Ikusi dugu ez dagoela pediatriara zuzendutako zentrorik; horregatik, ideia izan da Eibarren jartzea Gipuzkoako puntu guztietatik irisgarri izateko. Zentroa zabaldu dugu garapenean arazoak dituzten haurrei zuzenduta: garapenean arazoa deitzen diogu ume batek diagnostiko espezifiko berezi bat duenean; adibidez, garun paralisia edo arreta defizita. Ezaugarri batzuk dituen umea ere izan daiteke: ume baldarra, ikasketetan arazoak dituena… horiek ere ulertzen dira garapenerako arazo moduan. Ume horiei erantzuna emateko zentroa da zabaldu berri duguna.
Gaur egun zein da umeek duten arazo nagusia?
Gaur egun hezkuntza arloan asko entzuten den arazoa da arreta defizita, baina esan behar da askotan gaizki diagnostikatutako arazoa izaten dela. Arreta defizita erakusten duen manifestazioa kontzentratzeko arazoa izaten da. Baina askotan arazo bisuomotoreak edo prozesamendu sentsorialeko arazoak izaten dira. Akats horrek eragiten du gaur egun ume asko diagnostiko horrekin egotea.
Terapia bitartez arazoak gainditu daitezke?
Haurraren gaitasunak hobetzen ditugu eta mugak daudenean edo zailtasun bat dagoenean beste aldaketa batzuk ere egin daitezke: curriculuma aldatu eta jarraibidea batzuk eman bere ikasketa prozesuan horrenbesteko inpaktua izan ez dezan. Etxean ere moldatu gaitezke bere gaitasunetara. Baina, bai, nolabait gainditzeko edo hobetzeko aukera badago.
Terapia horretan zer lantzen duzue?
Lehenengo ikusi behar dena da haurraren zailtasunak nondik datozen. Gure taldean hiru profesional gaude: fisioterapeuta, neuro-psikologoa eta terapeuta. Baloratzen dugu haurraren gaitasun motorea, kognitiboa, konduktuala, sentsoriala eta funtzionala. Balorazio hori egin ondoren tratamendu bat planteatzen dugu. Ikusten dugu ze behar dituen eta planifikazio bat egiten dugu haur horrendako; adibidez, izan daiteke arreta defizita duen bati integrazio sentsorialeko tratamendua ematea. Baita ere egiten ditugu taldeko tailerrak, gaitasun funtzionalak garatzeko. Gainera, irakasleei aholkatzen diegu curriculuma nola egokitu haur horren errendimendu akademikoa hobetzeko.
Haur horiek euren egunerokoa egiten dute?
Bai, gaixotasunaren arabera terapia astean behin, gutxiagotan edo gehiagotan egiten dugu. Gure intentzioa da haurrak bere bizitza normala eramatea eta hau izatea laguntza zerbitzu bat.
Terapia Okupazionala zer da zuretako? Zergatik aukeratu zenuen Terapia ikastea?
Nik argi neukan osasun arloan lan egin gura nuela, eta nolabait pertsonekin lan egin gura nuela. Egiten duguna da, pediatriako kasuan adibidez, ahalbideratu haurrek euren egunerokotasunean ahalik eta errendimendu onena lortzea. Haurrak oso espresiboak dira, eta lorpenak dauden momentutik asko eskertzen dute. 
Nola esango zenuke garatu dela terapia okupazionala azkeneko urteetan?
Espainiar estatuan oso berria da baina AEBetan eta Kanadan, esaterako, oso garatuta dagoen arloa da. Ospitale orokorretan eta anbulatorioetan dago; nik uste dut hemen izugarrizko atzerapena dugula zentzu horretan. Gaur egun gehien ezagutzen den perspektiba konpentsatzailea da baina ez dugu ahaztu behar abilezia garatzen duena ere badagoela. Adibidez, integrazio sentsorialeko abileziak ez ditu inork lantzen. Gipuzkoan ez dago terapeuta okupazionalik horretan formatua eta zerbitzu hori ematen duena. 
Zein egoeratan dago gaur egun Terapia okupazionala?
Nahiko urria da, adibidez Osakidetzak ez dauka pediatrian lan egiten duen terapeuta okupazionalik.




INTEGRAZIO SENTSORIALA

INTEGRAZIO SENTSORIALA:

Nire gaiaren inguruan informazio gehiago  bilatzean  integrazio sentsorialari buruz hau aurkitu dut,  berria izan da niretzat horregatik hemen jarri dut zuek irakur dezazuen:

Garapenean arazoak dituzten haurren esku hartzean laguntzen duen marko teoriko praktikoa, Jean Ayres Doktoreak EEBBan sortua da. J. Ayres-ek garapen arazoak zituzten haurrekin lan egin zuen eta konturatu zen  trebetasun motoreak, kognitiboak eta emozionalez gain, trebetasun neurofisiologiko espezifikoak ere behar ditugula inguruarekin hartu emanak izateko. Trebetasun neurofisiologiko hauek kanpo estimuluak erregistratu, deskodifikatu eta antolatzea ahalbidetuko digute.
Kanpo estimulu hauek prozesatzeko gaitasunak ez duenean egoki funtzionatzen, aprendizaia, jokaera, garapen eta koordinazio motoreko arazoak agertzen dira.
Integrazio sentsorialeko ikuspegiak haurra modu integralagoan aztertzeko eta agertzen dituen zailtasunak zehatzago ulertzeko aukera ematen digu. Gainera zailtasun horiek lantzeko tresnak eskaintzen dizkigu. Haurrengan ematen diren arazo ezberdinei (aprendizaia arazoak, arazo motoreak, elikadura arazoak, loa, etab.) erantzun zientifikoa ematea ahalbidetzen du. Askotan Autismoa, Down Sindromea, Garun Paralisia, Asperger, etab. bezalako arazo espezifikoekin batera azaltzen dira.
Aprendizaia, jokaera, garapen eta koordinazio motoreko arazo guztiak beti ez dira prozesamendu sentsorialeko arazoen ondorio izaten. Horregatik, beharrezkoa da haurraren balorazio integrala egitea ikuspegi hau kontutan hartuta.
Guzti honetarako, The University of Southern California-ko Division of Occupational Science and Therapy and Western Psychological Services-eko Integrazio Sentsorialaren arloan formazio espezifikoa duen Terapeuta Okupazional baten zerbitzua eskaintzen dugu.


GARAPENAREN NAHASTE OROKORTUAK


Autismoa deskribatzen hasiko naiz, argi dago haur hezkuntzako klasean kasuren bat edukiko dugula eta honen aurrean gero eta informazio gehiago edukitzea garrantzitsua iruditzen zait.

Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsinekiko harreman-esksaia nabarmenak disuena. Bere sintomak 2-5 arte bitartean agertzen dira.

Mintzira-problemak, gutxi-asko grabeak, edukitzen dituzte ume autistek. Batzuetan mintzaira ez da batere garatzen; beste batzueta, berriz, umea hitz egiten hasten da, baina 2 urte beteta, hortxe gertatzen da ez atzera ez aurrera. Autismoan oso tipikoa izaten da beste pertsona batek esandako hitzak edo esaldiak umearen adinaren arabera automatikoki errepikatzea. Mintzairak ongi eboluzionatzen duen kasuetan ere, ez da normal garatzen eta mintzaira monotonoa izan ohi da.

Ume autisten beste ezaugarri bat, gauza eta tresnenganako interesa da. bere ingurugiro konstante, beti berdin, mantentzea gustatzen zaie. Edozein aldaketak LARRITASUNA ETA ESTUTASUN handia sortzen die. Beren portaeraren Alor honek asko mugatzen ditu, behin eta berriz errepikatzen dituzten jokabide eta erritmo-mulyzo mugatu batzuk soilik bereganatzen dituztelako.


Autismoaren arrazoi zehatza ezagutzen ez denez, gaixotasun honentzat ez dago tratamendu espezifikorik, baina frogatuta dago ume autistek heziketa berezia eskaintzen zaienean asko hobetzen direla