lunes, 6 de enero de 2014

MUGIMENDU URRITASUNA

Mugimendu urritasuna aurkitu ditzakegun beste arazo bat da. Argi dago pertsona  bakoitza desberdina garela horregaitik arazo hau desberdina izango da ume bakoitzean. Beti argi izan behar dugun aspektu bat da.

Mugimen-urritasuna duen ikaslea, sistemaren batean (osteoartikularra, muskularra edo nerbiosoa) funtzionamendu-anomalia baten ondorioz, modu iraunkorrean edo aldi batez mugimenaparatuaren alterazio bat jasaten duena da; eta honek bere adineko ikasleek egin dezaketen ihardueraren bat mugatu egiten dio maila desberdinetan. Kaltetutako sistemaren arabera, mugimen-urritasunak ezaugarri jakin batzuk izango ditu. Eskolan
gehien agertzen direnei buruz hitz egingo dugu, anomalia horiek jasaten dituzten ikasleen ezaugarri orokorrak zehaztuz.

Irakasleak izango garelakoan hezkuntzaren erantzuna oso argi izan behar dugu. Hona hemen azaltzen da:

Lehentasuna duten aspektuak:

 Ingurune fisiko eta sozialarekiko elkarreragina ahalbidetzeko, arreta handia jarri beharko da bere aurpegiko espresioetan, begien mugimenduetan, soinuetan, ahoskatzeetan, eta borondatezko edonolako keinutan, horiei esanahia ematen ikasteko: berekin elkarreragina duen pertsonaren arreta lortu eta mantendu, gurariak, beharrak, arbuioa, esker ona, etab. adierazi... Beraz, haiekin ditugun elkarreraginetan arreta jarri behar dugu beren begiradetan, beren poztasun edo tristura-espresioetan, etab., ia nabari ezinak eta mugatuak izan arren, edukin bat ematen saiatuz.

Edukin honek arian-arian besteek ezagutzen duten benetako esanahi funtzionala izango du, eta baliagarria izango da eskurapen berrietarako oinarri gisa. Ikasle bakoitzaren eskueran jarriko dira jolasen edukinak, objektuak, eta argazkiak edo irudiak, komunikazioaren edukina adierazteko, manipulatu, mugitu, ezagutu, izendatu edo, halakorik ezin badute, seinalatu ahal izan ditzaten. Elkarbanatutako testuingurua beharrezkoa da komunikazioaren garapenaren hasieran. Objektuekiko elkarreragin hau errazteko beharrezkoak diren egokitzapenak egin beharko dira laguntza tekniko jakin batzuk erabiliz. Adibidez, gure ikasleak objektuak izendatu ezin baditu, eta eskuz seinalatu ezin baditu, objektuak panel batean jarri.


HPBak dituzten ikasleak Lehen-mailako Hezkuntzan ditzakegu buru likornioarekin (kopetatik edo kokotsetik irteten den eta buruan lotzen den ziria) seinala dezan.

Htzezko edo hitzik gabeko komunikazio sistema bat eskuratzea

Erritmoan, ahotsean edo artikulazioan zailtasunak izan arren, gutxi gorabehera ulergarriak diren hitzak esaten dituzten ikasleen ahozko potentziala aprobetxatu behar da.

Logopeda irakasle tutorearekin lankidetzan arituko da ahozko hizkuntza funtzionalaren garapena lortzen saiatzeko. Horretarako, ikasleak saio indibidualizatuetan ikasi duena
orokortzen saiatuko dira. Ikasleen motrizitateak kalte larriak jasan dituenean, hitz artikulatua ez den beste komunikazio-teknikaren bat irakatsiko zaie, “keinuak” edo “sinbolo grafikoak” erabiliz. Mugimena kalteturik duten ikasleek gehienbat sistema grafikoak erabiltzen dituzte, esku-keinuak egiteko zailtasunak dituztelako. Hauen bereizgarria da erabiltzen dituzten sinboloen abstrakzio-maila handiagoa edo txikiagoa eta, honek, pertsonaren ezagutzagarapenaren mailari egokitzea ahalbidetzen du.

Ahozko eta idatzizko hizkuntzaren garapena

Hitzezkotzat hartutako ikasleen potentziala aprobetxatu beharko da, Hikuntzaren arloko edukin desberdinen ikaskuntza errazteko, artikulazioan, erritmoan edo ahotsean akatsak badituzte ere. Ikasleak zailtasun handiak baditu, logopedaren laguntza beharrezkoa izango da. Mugimen-ezintasun handia duten ikasle jakin batzuek irakurtzea lor dezaten, laguntza zehatz batzuk erabili beharko dira (atrilak,orrialdeak pasatzeko eskuko, ahoko edo buruko tresnak, informazioa orrialde batetik ordenadorera pasatzeko scannerra...). Esku-manipulazioa duten ikasleek idaztea lor dezaten, arkatzari eusteko egokitzapen jakin batzuk bakarrik beharko dira.

Zuzenean idaztea ezinezkoa denean, beste laguntza-mota batzuetara jo beharko da (idazmakina normalak edo elektronikoak eta ordenadorea eta bere periferikoak, xagu egokituak...). Teklatua eta ordenadorea maneiatzeko egokitzapen batzuk egin beharko dira ikaslearengan edo teklatuan bertan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario